top of page

Futboleko lesioen berregokitzea eta prebentzioari buruzko nazioarteko III. kongresua

  • Foto del escritor: COLCAFYD País Vasco
    COLCAFYD País Vasco
  • hace 3 días
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: hace 2 días



Reconditioning and Prevention of Football Injuries nazioarteko kongresuaren hirugarren edizioa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Heziketa Fisikoa eta Kirola sailak 2022an abian jarritako egitasmoa sendotzera dator.


Etxean zein kanpoan erreferentzia bilakatzeko asmoarekin, hizlarien mailari emango zaio lehentasuna eta izena ematen dutenek kongresua bertatik bertara edo streaming bidez jarraitzeko abagunea izango dute. Aldibereko itzulpena (ingelesetik gaztelaniara) eskuragarri egongo da.


Gainera, futbolarien lesioen prebentzioan eta berregokitzean edota prestakuntza fisikoan dabiltzan ikertzaileek euren lanak komunikazio zientifiko gisa aurkezteko parada izango dute.






 
 
 
bottom of page