top of page

Enplegu publikoaren eskaintza Araban



Joan den abenduaren 27an, Arabako Foru Aldundian Kiroletako Goi Mailako Teknikari (A1) izateko hiru plaza betetzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ziren. Lanpostu horietan, Gorputz Hezkuntzako Lizentziatu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatu edo unibertsitate-gradu baliokideen titulua eduki beharko da. Oinarrietara eta gai orokor eta espezifikoetara sarbidea, esteka honen bidez.


Bestalde, urtarrilaren 10ean, ostirala, Kirol Koordinatzaile (A2) izateko Gasteizko Udaleko sei lanpostu betetzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ziren lurralde-aldizkarian. Oraingo honetan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate-titulua izatea ez da ez betekizuntzat ez merezimendutzat hartzen. Horri dagokionez, COLCAFYD Euskadin, aholkulari juridiko batekin batera, errekurtsoaren oinarriak eta aukerak aztertzen ari gara, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko 2022ko ekainean onartutako Legea ez betetzearen aurrean. Informazio guztia, esteka honen bidez.


Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeke daude bi deialdietan izena emateko epeak. Argitaratzen diren bezain laster, gure ohiko komunikabideen bidez emango dugu horren berri. Horietarako sarbidea, esteka honen bidez.

Comments


bottom of page