'Emakumeak, kirola eta berdintasuna: Jarduera fisikoaren bidez oztopoak hautsiz' jardunaldia
- COLCAFYD País Vasco
- 11 ago
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 12 ago

Kirola eta jarduera fisikoa gizartea eraikitzeko guneak izan dira historikoki, gure gizarteetako balioak, sinesmenak eta desberdintasunak islatzen dituztenak. Denboraren joanean, emakumeek hainbat oztopo kulturali, egiturazkoi eta sinbolikori egin behar izan diete aurre, eta oztopo horiek mugatu egin dute beren parte-hartze osoa eta bidezkoa kirol-esparruan. Hala ere, kirol modernoaren panorama eraldatu duten borroka, aurrerapen eta konkisten protagonistak ere izan dira.
Jardunaldi honen heldurua da emakumeek kirolean duten zeregina ikusaraztea, berdintasunerako bidean dauden ostopoak aztertzea eta jarduera fisikoak ahalduntzeko, gizarteratzeko eta justizia sozialerako tresna gisa duen botere eraldatzaileari buruz hausnartzea.
'Emakumeak, kirola eta berdintasuna: Jarduera fisikoaren bidez oztopoak hautsiz' prestakuntza-proposamen bat izateaz gain, topaketarako, elkarrizketarako eta ekintzarako gune bat ere bada, kirola gizarte-aldaketaren eragile izan daitekeela eta izan behar duela uste dutenentzat.