top of page

'Kirol eta komunikazio multimedia' jardunaldia



Kirola beti izan da interes eta inpaktu mediatiko handiko fenomenoa. Baina kirol arloko informazioa eta haren kontsumoa gero eta presentzia eta garrantzi sozial handiagoa hartzen joan dira, bai formatu konbentzionaletan, bai produktu eta plataforma berrietan.


Kirolarekin lotutako gertakariek, agendek, egutegiek, protagonistek eta merkatuek beti bete izan dituzte espazioak eta denborak hedabideen emankizunen zerrendetan; bereziki, diziplina batzuen kasuan, hala nola futbolaren kasuan. Dena den, interes hori nabarmen hazten joan da, eta gizarteko sektore handiagoetara eta askotariko sektoreetara zabaldu da. Gehiago dira modu masiboan sortzen eta kontsumitzen diren kirolak, hedabideak, espazioak eta produktuak. Ondorioz, hartzaile potentzial gehiago dituzte komunikabideek. Hartzaile horiek, ikuskizunetara joateaz gain, horien gaineko edukiak sortzen dituzte eta eduki horietan parte hartzen dute.


Horren guztiaren ondorioz, azken urteetan botere mediatiko handia eskuratu dute kirol arloak eta kiroleko komunikazioaren protagonistek, bai tokiko mailan, bai mundu mailan. Horrek eragin argiak ditu kontsumo merkatuetan, baina agenda politiko eta sozialetan ere bai.  Inpaktu hori are handiagoa da urte olinpikoetan. Eta 2024a urte olinpikoa da. Hori dela eta, uste dugu garrantzitsua dela kirolari buruzko informazioan eta komunikazioan gertatzen ari diren aldaketei eta berrikuntzei arreta jartzea. Zalantzarik gabe, aldaketa eta berrikuntza horiek Pariseko olinpiadak markatuko dituzte.


Hala, EITB Komunikazio Ikasgelak, Kirola eta Multimedia Komunikazioa lelopean komunikatzaile, kirolari eta akademikoen ikuspegiak batu nahi izan ditu zenbait gaien inguruko gogoeta bultzatzeko. Jardunaldian mintzagai izango diren gai askok gaurkotasun handia dute komunikazioaren testuinguruan, esaterako: arlo honetako prestakuntzaren eta ikerketaren erronka berriak, eduki digitalak sortzea eta kontsumitzea, ziberkirola (e-sports), emakumeen egoera kirol kazetaritzan, kirol arloko komunikazio korporatiboa edo kirolariaren alderdi komunikatzailea.


Programan sartzea eta izena ematea, esteka honen bidez.

4 views0 comments
bottom of page