Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak estatutuen aldaketa onartu du
- COLCAFYD País Vasco

- Oct 11, 2024
- 1 min read
Updated: Oct 29, 2024

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak COLCAFYD Euskadiren estatutuen aldaketa onartu du.
2022ko urriaren 19an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofiziala izeneko elkargoaren estatutuen aldaketa onartzeko eskaera sartu zen. Elkargokideek aho batez erabaki zuten estatutuen aldaketa 2021eko martxoaren 13an egindako ezohiko batzar orokorrean.
Estatutuen aldaketak elkargoaren izenaren aldaketa ere dakar berekin. Horri dagokionez, bete da honako xedapen hauetan xedatutakoa: Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 29.3 artikulua (lege horren 28. artikuluarekin lotuta) eta Profesionalen Elkargoei eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 29.2 artikulua.









Comments