top of page

COLEF Kontseiluaren 95. osoko bilkura egin da



Azaroaren 27 eta 28ko asteburuan, COLEF Kontseiluaren urteko bi osoko bilkuretako bat egin zen Zaragozan, azken urte eta erdi honetako pandemiaren ondorengo lehen presentziala eta Zaragozan, Heziketa Fisikoaren 2021 hiri europarrean, kokatua.


Bertan, COLCAFYD Euskal Herriaren ordezkari gisa, bertako presidente Arkaitz Larrinaga jauna eta idazkaria, María José Lagartos anderea (COLEF Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko diruzaina), izan ziren.


Saioetan, lanbidearen estatuko erregulazioa, ezagutzak eguneratzeko konpromisoa eta elkargoko korporazioek gardentasunaren arloko legeria betetzera bideratutako proiektuak, besteak beste, aurkeztu ziren.


Hurrengo estekan, COLEF Kontseiluko talde profesionalak egindako albiste osora sar zaitezkete.

 
 
 

Comments


bottom of page