Berregokitzeari eta futbolean lesioak prebenitzeari buruzko nazioarteko biltzarra
- COLCAFYD País Vasco

- Feb 9, 2024
- 1 min read

Futboleko Lesioen Prebentzioari eta Berregokitzeari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioak Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Fisiko eta Kirol Sailak 2022an hasitako proiektua sendotuko du.
Nazioartean erreferentzia bihurtzeko helburuarekin, hizlarien eta hitzaldien maila gorena bilatuko du eta biltzarra jarraitzeko aukera presentziala zein online bidezkoa eskainiko ditu, ingelesera eta gaztelaniara itzulpenekin.
Horrez gain, antolakuntzak aukera eskainiko du futbolean berregokitzearekin, lesioen prebentzioarekin eta prestakuntza fisikoarekin lotutako komunikazio zientifikoak aurkezteko.
Azkenik, otsailaren 27a baino lehen izena ematen dutenek beherapen berezi bat jaso ahal izango dute izen-ematearen prezioan.

Programan sartzea eta izena ematea, esteka honen bidez.









Comments